XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LIMOIAREN BEREZITASUN SENDAGARRIAK

Zitriko guztien artean, limoia da osasungarriena. Limoiaren ahalmen sendagarria honetan datza: edukin energetiko apalean, sodio eta potasio erlazio orekatua izatean eta, jakina, C bitaminan.

Hain karbohidrato gutxi izatea laguntza handia da argaltzeko sendabideetan; limoia jatea C bitamina hartzea da beti ere, baina kaloriarik gabe.

Limoiak potasio maila altua dauka eta sodio gutxi, erlazio ideala hipertentsio arteriala jaisteko. Odoleko presioa altuegia izanda gatza hartu behar ez duten pertsonentzat limoiak pipergatza bezala balioko diete.

AURRETIK ZAINTZEKO ETA ARINGARRIA

Diabetikoentzat, limoia oso ona da azukre gutxi duelako. Beste bereiztasun bat antianemikoa izatea da. Gainera, oso ezaguna da sukarraren kontrako sendabidea: limoia, ur beroa eta eztia. Prestaketa berak balioko du bronkitisa arintzeko.

Anginak ere limoi zukuarekin tratatu daitezke (hamar koilaradatxo ur edalontzi batean).

Bere C bitamina, egunero hartuta, gugandik katarro eta gripearen birusak urruntzen laguntzen du. Kirolarientzat edota ahalmen fisikoak egiten dituztenentzat, limoi zukua sekualoa da, suspertzailea bait da.

LIMOIA ETA EDERTASUNA

Norbere burua zaintzeko limoi prestaketa asko daude. Hona batzuk.

Larru koipetsuentzat, limoi zukutan bustitako kotoi batekin igurtzi eta lehortzen utzi. Koipea kentzeko, arto almidoi edo almendra eta limoi zuku maskarila bat egin. Aurpegian hedatu eta ekiten utziz gero, ur epelez eta kotoi batez kendu.

Ilea apaintzeko, aklaratzeko urari limoi zukua gehitu. Urrin txarrak kentzeko limoi zukua zuzenean larruan jarri daiteke.